XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeintzuk izango lirateke leherketaren arrazoiak?.

Dakigunez, gasak mugitzen ari diren partikulez osatuta daude.

Partikulen mugimenduaren ondorioz talkak sortzen dira pareten kontra, hau da, presioa.

Beraz, leherketa gerta daiteke ontziaren presioa oso handia egiten denean, hormetako materialaren partikulen kohesio-indarrak gainditzeraino iritsiz.

Eta zeren menpean dago gasaren presioa?.

Bolumena finkoa izanik, presioa bi aldagairen menpe geratzen da: - Gasaren partikula-kopurua.

- Gasaren tenperatura.

Beraz, bi hipotesi ditugu: 1. Gas (butano) gehiago bonbonan sartzen badugu, eta horrela gasaren partikula-kopurua handitzen badugu, presioa handituko da eta bonbona lehertzera irits daiteke.

2. Tenperatura handitzen badugu, presioa ere handituko da, eta leherketa gerta daiteke.

Egiazta dezagun.

Horretarako, gasen ekuazio orokorra erabiliko dugu: .

Baina bolumena ere konstantea denez, .

Eta bi konstanteak alde berean kokatuz: .

Edo bestela jarrita: .

Espresio honetan ikusten da tenperatura handitzean gasaren presioa ere handituko dela, uste genuen bezala.

Partikula-kopuruari dagokionez, hau handitzen denean, butano gehiago sartzen dugunean, presioa handitu egiten da.

Dena dela, egiaztapen hobea egiteko, komenigarria izango litzateke zure etxean bonbonak banatzen dituenari galdetzea.

Proposatutako problema irekia, hauxe izan daiteke: Airea, likido bihur al daiteke?.